Portu Jasangarria II. Nazioarteko Kongresua Bilbon eta Getxon egingo da, 2025eko otsailaren 6an eta 7an
Portuko jardueraren eta, oro har, sektore logistikoaren hazkunde jasangarrian aurrera egiteko, Portu Jasangarria Nazioarteko Biltzarraren bigarren edizioa egingo da otsailaren 6an eta 7an. Bi jardunalditan, portuko jarduerarekin eta jasangarritasunarekin lotutako hainbat arlotako adituek beren ezagutzak partekatuko dituzte eta esperientziak trukatuko dituzte. Ekitaldi hori estrategia komun bat sortzeko eta portuek ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapen jasangarrian betetzen duten zeregin garrantzitsua nabarmentzeko diseinatuko da, bai eta enpresei zein gizarteari trantsizio energetikoaren erronkei aurre egiteko eskaintzen dieten laguntzan ere.
Bilboko Portuko Agintaritzak antolatuta eta Bilboko Merkataritza Ganberaren laguntzarekin, Portu Jasangarria Nazioarteko II. Biltzarrak Bilbon eta Getxon bilduko ditu administrazio eta eragile publikoak; portuko garraio, logistika eta jarduerarekin erlazionatutako enpresak; energia, berrikuntza, jasangarritasun eta ekonomia zirkularraren sektoreetako erakundeak; eta ingurune akademikoa eta herritarrak.
Biltzarra ostegunean, otsailaren 6an, hasiko da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekitaldian parte hartu dutenei harrera egingo zaie, eta Bilboko Portuko Agintaritzako presidente Ricardo Barkalak irekiera hitzaldia egingo du. Jarraian, Etorkizuneko Joerak gaiari ekingo zaio. Bertan, portuak lehiakortasuna areagotzeko ezartzen ari diren estrategiei buruz eztabaidatuko da, eta, aldi berean, ingurumen- eta gizarte-jasangarritasunaren arteko oreka ekonomiko-finantzarioarekin bateragarri egiteko erronkari erantzuteko. Peter de Langen, mundu mailako portuetako eta logistikako aholkularitza, ikerketa eta hezkuntza exekutiboko aholkulari ezaguna, arduratuko da bloke hau irekitzeaz, 2030. urteari begira portu-sektorearen erronka handiei buruzko hitzaldi batekin.
Ondoren, mahai-inguru bat egingo da ‘Etorkizuna eraikitzen: Berrikuntza eta Proiektu Jasangarriak Bilboko Portuan’ izenburupean, Bilboko Portuko Agintaritzaren Eragiketa, Merkataritza, Logistika eta Estrategia zuzendariak, Andima Ormaetxek, dinamizatuta. Bertan parte hartuko dute Alba Emission Free Energyko zuzendari nagusiak, Aitor Arzuagak; Brittany Ferries Españako zuzendariak, Roberto Castillak; Ewals Cargoko Europako Hegoaldeko Eskualdeko zuzendari exekutiboak, Pedro Lópezek; eta Innovative Business bazkide fundatzaileak, Ignacio Barrónek. Europako Portuen Erakundeko (ESPO) idazkari nagusiak, Isabelle Ryckbostek, ‘Europako Araudia: Jasangarritasunaren Itsasargi Berria’ hitzaldiarekin itxiko du gai multzo hau.
MIKeko – Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko enpresa-berrikuntzako ikerketa-zentroa . Iraunkortasuna eta Negozio Zirkularrak taldeko koordinatzaileak, Ainara Martínezek, eta Bilboko Portuko Agintaritzako Garapen Komertzial eta Intermodalitateko buruak, Jon Anasagastik, ‘Porthal: Sektore Logistikoaren Iparrorratz Berdea’ izeneko pitchean parte hartuko dute.
Ondoren, portu-sektoreko Trantsizio ekonomikoari buruzko gai-multzoa hasiko da. Atal honetan, portuen irisgarritasuna eta jasangarritasuna hobetzeko finantzaketa-aukerak aztertuko dira, baita jasangarritasunaren arloan indarrean dagoen araudia eta politika horiei lotutako kostu berriak ere. Bestalde, Europako Inbertsio Bankuaren Euskadiko Maileguen arduradun seniorrak, Antonio Guijarrok, ‘Etorkizun Berdea Finantzatzen: EIBren Papera Eraldaketa Jasangarrian’ hitzaldia eskainiko du, eta PwC Españako Jasangarritasun eta Klima Aldaketako bazkideak, Marga de Rossellók, berriz, CSRD araudia, jasangarritasuna eta garraioa eta sektorean bere eragina azalduko ditu.
Eztabaidari jarraipena emango dio Bilboko Portuko Agintaritzaren ekonomia eta finantza zuzendariak, Ekaitz Lopezek, gidatutako ‘Finantzaketa berdea: Europako Bide-Orri Berrira egokitzea’ mahai-inguruak. Bertan parte hartuko dute Haizea Windeko finantza zuzendariak, Michael Farencek; CSP Iberian Bilbao Terminaleko ESG zuzendariak, Gorka Egurrolak; Servicios Logísticos Portuarioseko zuzendari nagusiak, Manuel Perezek; Bergéko Iraunkortasun zuzendariak, Javier Morenok; eta Consignaciones Toro y Betolazako SGI, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak, Patricia Betolazak.
Jarraian, ‘Jasangarritasuna Perspektibaz: Elkarrizketak Doñanako Erreserbatik’ kasu praktikoa aurkeztuko da, CSICeko ad honorem ikerketako irakasle eta Doñanako Estazio Biologikoko zuzendari ohi Miguel Delibesen eta Doñanako Estazio Biologikoko zuzendari Eloy Revillaren eskutik.
Ingurumen-trantsizioa izango da hurrengo gai-multzoaren protagonista. Bloke horretan, portu-jarduerek ingurunean eta giza osasunean eragin ditzaketen inpaktuak behar bezala ebaluatzeak duen garrantzia aztertuko da, arintze-neurri eraginkorrak ezartzeko. Bloke hau ‘Itsasoa Zeharkatzearen Prezioa: Agertoki Ekonomiko Berriaren Erronkak eta Aukerak’ hitzaldiarekin hasiko da, Global Factoreko kudeatzailearen, Asier Sopelanaren, eskutik, eta Europako Batzordeko Ebanelia Stamouliren laguntza izango du. Tecnaliako proiektu-kudeatzaileak, Ales Pradok, ‘Etorkizuna arnasten: Airearen Kalitaterako Plana eta Emisioen Aurreikuspena Machsenserekin’ hitzaldia eskainiko du.
Jardunaldia amaitzeko, mahai-ingurua egingo da: ‘Mareak Behatzen: Portuetako Itsas Masaren Egoera Ekologikoa eta hura Kudeatzeko Irtenbide Berritzaileak’. Aclimako zuzendari nagusi Olga Martinen gidaritzarekin, hizlari izango dira Aztiko ikertzaile nagusia, Javier Franco; irakasle atxikia Euskal Herriko Unibertsitatean, Landare Biologia eta Ekologia Sailean, Endika Quintano; eta Sevillako Portuko Agintaritzako Ingurumen Ataleko burua, Antonio Bejarano.
Otsailaren 7an, ostiralean, kongresua Getxoko Olatua Gurutzaontzien Terminalera lekualdatuko da. Jardunaldia hasteko, Bilboko Merkataritza Ganberako Berrikuntza eta Jasangarritasun zuzendariak, Inés Zalbidek, eta Bilboko Portuko Agintaritzako Giza Baliabideen eta Komunikazioaren zuzendariak, Itziar Sabasek, hartuko dute parte.
Gizarte-jasangarritasuna eta portu-jarduerak tokiko komunitateetan eta talentuaren erakarpenean duen eragin positiboa izango dira gai-multzo honen ardatzak, eta ‘Gizartea eta Jasangarritasuna: Tokiko Inpaktua duten kasu inspiratzaileak’ ponentziarekin hasiko da. Ondoren, ‘Aldaketa Nabigatzen: Portu Sektoreko Lanbide Berriak eta Erronkak’ izeneko mahai-ingurua egingo da, Hirien eta Portuen Nazioarteko Elkarteko kide José Sánchezek moderatuko duena. Mahai-inguru horretan, Bilboko Udaleko Euskara, Arreta eta Herritarren Partaidetza Arloko zinegotzi ordezkari Eider Inunciagak; Almeriako Portuko Agintaritzako presidenteak, Mª Rosario Sotok; eta Itziar Sabasek parte hartuko dute. Mago More hizlari, prestatzaile, enpresaburu eta idazleak ‘Aldaketaren Botere Positiboa’ hitzaldiarekin itxiko du blokea.
Estatuko Portuen Berrikuntzako arduradunak, José Llorcak, ‘Ports 4.0 Funtsaren Oraina eta Geroa’ hitzaldiarekin irekiko du berrikuntzari buruzko blokea, ikuspegi kolaboratibo batetik, portuko sektorearentzat balio eta abantaila lehiakorrak sortzeko palanka gisa. Ondoren, PortLabeko koordinatzaile Nagore Ardanzak ‘Etorkizuna irudikatzen: Berrikuntzari buruzko elkarrizketak’ mahai-ingurua moderatuko du. Bertan izango dira AllRead Operazioen zuzendari Adriaan Landman; Ocean Ecostructures-eko zuzendari nagusi eta sortzaileetako bat, Ignasi Ferrer; eta TedCaseko Merkatu Estrategiaren zuzendari Ana Salillas.
Portuek eta portu-komunitateek garapen jasangarrian duten eginkizunari buruzko foro honetara joateko izena emateko, webgune honetan egin daiteke congresopuertosostenible.bilbaoport.eus.