20102an emaitza negatiboa izan zuen Bilboko portuko zirkulazioak, baina hasia da suspertze-zantzuak erakusten: aurtengo lehenbiziko bi hilabeteetan, % 10 hazi da merkantzia-zirkulazioa,
aurreko ekitaldiko epe berarekin alderatuta, eta 4,8 milioi tonatara iritsi da.
Ontziratu gabeko likidoen zirkulazioak % 16 egin zuen behera 2012an, baina aurten % 19 egin du gora, petrolio-produktuenak batez ere. Ontziratu gabeko gai solidoen zirkulazioa, berriz, % 6 hazi da; edukiontzietan garrantzien diren merkantzienak, % 3; merkantzia arruntarena, azkenik, % 9 jaitsi da.
Zuzendari berria
Bestalde, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak urteko lehenbiziko bilera izan du, erakundeko lehendakari berria (Asier Atutxa) buru zuela, eta Carlos Alzaga izendatu du zuzendari. Orain arte, Eusko Jaurlaritzako Bizkaiko Portuetako lurralde-arduraduna izan da Alzaga.