Petronor findegiak etapa berri bati ekin dio, biofindegi gisa: 5 milioi litro landare-olio prozesatu ditu dieselaren fabrikazio-unitateetan. Azken produktua automobilgintzako gasolioaren (A gasolioaren) formulazioan sartuko da; beraz, hura kontsumitzean, CO2-emisioen balantzea “0” izango da.
Energia-iturri berriztagarriak jatorri dituen palma-olioa bakarrik erosten du enpresak; adibidez, giza elikadurarako ez diren oleaginosoen laborantzatik eratorritakoa. Hala, Petronor aitzindari bihurtu da portaera jasangarrietan, biofindegi gisa, eta, beraz, beste mugarri bat ezarri du bere historian.
Petronor 1968an inauguratu zuten, eta Repsol Taldeak Espainian dituen bost findegietako bat da. 30 metrorainoko eta 500.000
tonarainoko pisu hileko ontziak hartzen ditu Bilboko Portuan.