Espainiar Portuetako Inbertitzaileen Plataformak portu eredu berriari buruzko hausnarketak Bilboko Portuko Agintaritzarekin partekatu ditu.
PIPE-k portu tasen mailakako murrizketa proposatzen du, ekonomia errealean eragin positiboa izan dezan eta portuen lehiakortasuna hobetzea lortzeko.
Portu sektoreko enpresa talde garrantzitsuenak biltzen dituen PIPE elkarteak (Espaniar Portuetako Inbertitzaileen Plataforma), bere Bazkideen Batzarra -espainiar portuetatik zehar egiten ari den topaketa ibiltarien agendarekin jarraituz- Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitzan egin du.
Bilera ibiltari hauen helburua, Portu Agintaritza bakoitzaren arazoak eta beharrizanak zuzenean jasotzea eta PIPE-ko kideek aipatutako horiek nola ikusten duten agertzea da.
PIPE-k, Portuko Agintaritzako Ricardo Barkala lehendakaria eta honen taldearen aurrean, bere bide-orria azaldu eta portuko ereduari buruz daukan ikuspuntua partekatu nahi izan du.
PIPE-k gainera, iaz egindako analisiaren ondorengo bere hausnarketa agertu nahi izan du, portuko sistemaren lehiakortasuna hobetzeko eta ondorioz, espainiar ekonomia garatzen laguntzeko helburuaz.
Honela, PIPE-ren proposamena bi ildo lantzen jarraitzea da: gaur egungo portu ereduari buruzko hausnarketa egingo duen epe ertaineko bat, eta portu sistemaren garapena portuko tasak murriztuz ekonomia errealera eramatea ahalbidetuko duen epe laburreko beste bat. Aipatutako horiek, eragin positiboa izango lukete BPG-ean eta enplegu sorkuntzan eta gainera, trafikoen eta esportazioen hazkuntza ekarriko lukete, salgaiak portuetatik pasatzeagatiko kostuen murrizketengatik.
Jose Luis Almazán-en ustez, PIPE-ko lehendakariorde exekutiboa, hain zuzen ere, “portuak ekonomiaren dinamizatzaile legez aritzen dira eta enpresa sarearen garapena errezten dute. Lehiakortasuna hobetzeak eta bere kostuak murrizteak, enpresa esportatzaile eta inportatzaileen lehiakortasuna hobetzea ekarriko luke, beren kostuak operazio hauetan gutxituko liratekelako”.
PIPE-k Bilboko Portuari modu berezian eskertu dio lan ildoak entzuteko izan duen jarrera ona, kontuan izanik dinamismo handienetakoa daukan espainiar portuetako bat dela eta bertan lan egiten duten duten operadore eta terminalista ugari, Elkarteko kide direla.