Portuko Agintaritzak garatzen dituen e-puertobilbao zerbitzuek krisia egonda ere, lanean jarraitzen dute bete-betean, portuko prozesuetan beharrezkoa den informazioa eragile eta erakundeen artean normaltasunez zirkulatzeko eta eraginkortasunaz burutzeko.
Horri paralelo, Bilboko Portuko Agintaritza inportaziorako, trenbide garraiorako eta errepidezko garraio-enpresetarako zerbitzuak azkentzen ari da. Alde batetik, honako zerbitzu berri bi hauek, proba fasean daude: kontsignatario/terminalen arteko deskarga zerrenda, eta trenetarako paperik gabeko Irteera, salgaiak trenez irtetea errezteko. Gainera, Aplikazio Mugikorraren (App) bertsio berria kaleratzea prestatzen ari da, lur-garraioko enpresek portuko terminaletan sartzeko aurreabisuak egin ditzaten. Zerbitzu hauek uda baino lehen lanean egotea aurreikusi da.
Inportazio eta esportaziorako zerbitzuak
Plataforma garatu eta eusteko taldea telelanaren bidez lan egiten ari da, eta bezeroarentzako arreta ordutegia, betikoa da: 08:00etatik 18:00etara.
Inportazioa eta esportazioa telematikoki egiten da, paperezko dokumentaziorik gabe, eta ondorioz, inork dokumentazioa leku batetik bestera eraman behar gabe. Horrela, inportazioaren kasuan, honako
hauek egiten dira: itsasontzia geldialdia egiteko eskaera, sartzeko baimena, salgaien deskargatzea, (adierazpen laburrak) salgai arriskutsuen kudeaketa, aduana irteera (aduana estatusa kontsultatzea), salgaien entregatzea eta hartzeko aurreabisua.
Esportaziorako euskarri telematikoa daukaten zerbitzuak, lur-garraiobidearen sartze-aurreabisua, terminalean onartzea, salgai arriskutsuen jakinarazpena, Paperik gabeko Irteera (karga zerrenda Zerga-Babesari), karga adierazpena eta itsasontziaren mezua eta benetako irteera dira.
Gainerako zerbitzuek ere erabat operatibo jarraitzen dute, edukiontzien kokapena ikuskatze-leku ezberdinetan koordinatzekoa, Aduana Azterketarako Zentru Integrala (AAZI), Eskanerra eta Muga Kontrolatzeko Postua (MKP) barne.