Bilboko Portuak Bilbao PortLab-en aholku-batzordearen hirugarren bilera hartu du. Bertan, eta sustatzaileen eskutik, Ports 4.0 laguntza-programak onartutako Bilboko Portuak lagundutako sei ideiak aurkeztu dira. Ideia horiek lantzen ari diren sektoreen aniztasunaren erakusgarri dira, baita proiektu eta enpresen tipologiarena ere.
Saritutako ideien artean hauek daude: Ikerketa-zentroak, CEITek aurkeztutako PORTPOS proiektuaren kasuan bezala, portu-barruko trafikoa eraginkorragoa izateko sistema bat garatu nahi duena; enpresa teknologikoak, CONFADOC proiektua aurkeztu duen SERIKAT-en kasu, Agenteen, Portuko Agintaritzen eta Itsas Kapitaintza eta parte diren gainerako erakunde publikoen arteko dokumentazio-elkarreragingarritasunerako BlockChain plataforma bat; Ete berritzaileak, hala nola NUAVIS, eragile bezala TORO ETA BETOLAZA-rekin batera, biltegian edozein objektu ikusteko aukera ematen duen ikusmen artifiziala duen sistema bat garatuko duena, edo SUPRASYS, SUPRASHORE proiektua garatuko duena, ontziak portura energia elektrikoarekin konektatzeko eta hidrogenoa garraia dezakeen kable elektrikoa zabaltzeko supereroaleen teknologia. Era berean, bi startup daude: COMADERA, zuraren hornidura-katea digitalizatzen duen MADΟen proposamena garatuko duena, eta SHELLOCK, IoT sistema gisa funtzionatzen duen edukiontzientzako zigilu bat garatuko duena, plataforma bat erabiliz edukiontziak aurkitzeko.
Ricardo Barkala Portuko Agintaritzako presidentearen iritziz, “berrikuntza eta jasangarritasuna ardatz estrategikoa dira Portu honentzat. Duela bi urte PortLab sortu zen, eta hori lortzeko apustu egokia izan dela agerian utzi du dagoeneko sei proiektu saritu direla. Horrez gain, gure portua irekitzeko eta iragazkorragoa, gardenagoa, irisgarriagoa egiteko leku berri bat izateko aukera ematen digu”. Barkalak nabarmendu duenez, proiektu honetan funtsezkoa da “eragile guztiekin lankidetzan aritzea, bai BPAn bertan, bai portuko komunitatean eta gure ekosistema osoan. Guztiok batera lor dezakegu portu hau multimodalitatearen eragile izatea”
Ekosistemarekiko lankidetza
Era berean, bileran Portuko Agintaritza bera eta portuko komunitateko enpresak bultzatzen ari diren proiektu berriak ere aurkeztu dira. Nabarmentzekoa da Portlab-en eta Euskadiko ekintzailetza- eta berrikuntza-ekosistemaren arteko lankidetza. Horren erakusgarri da Portuko Agintaritzaren ingurumen-alorrak portu-ingurunean partikula lausoak eta arazoak sortzen dituzten solteko gai solidoei buruz aurkeztutako proiektua. Erronka hori ekainaren 10ean argitaratu zen BIOK! izeneko BEAZen plataforman
Egindako jardueren laburpenean, scouting izeneko jarduera-ardatz berri bat nabarmentzen da. Horren bidez, Bilbao Portlab-ek tokiko ekosistemaren eta beste ekosistema batzuen irtenbide berritzaileak lortu nahi ditu, portuko
komunitatearen erronkak identifikatu, ekosistemako eragile garrantzitsuenengana jo eta dauden laguntzak eta finantzaketa zaindu. Alde horretatik, portuko komunitatean identifikatutako 175 irtenbide eta 45 erronka baino gehiagoko datu-basea dute.
Scouting ardatz horri sentsibilizazio- eta prestakuntza-jardueren ardatzak gehitu zaizkio. Horien artean, nabarmentzekoak dira BIC Araba, BIC Gipuzko eta BIC eta Bizkaia Ezkerraldea, Sodena eta Cein erakundeen bidez egindako hedapen-lana. Ekitaldi horietan, Bilbao Portlab ekimenaren berri eman zaie 200 soluzio berritzaile baino gehiagori.
Finantziazio-ardatzean emaitza interesgarriak lortu dira, aurreko sei hilabeteetan guztira 210.000 euroko laguntza jaso baitute, Ports 4.0 eta oso modu dinamikoan lan egiten ari den Mugikortasun eta Logistika klusterrak sustatutako GALATEA programaren artean.
Azkenik, zerbitzuen ardatzean aurrera egin da Living Lab-en ereduan eta portuko komunitateko enpresei zein Portuko Agintaritzari berari Berrikuntza Irekiko estrategietan emandako laguntzan, proiektuei lagunduz eta berrikuntzaren arrisku teknologikoa eta finantzarioa murriztuko duten irtenbide berritzaileak lortzen lagunduz.
Bilbao Portlab-en aholku-batzordea Portuko Agintaritzako Batzorde Betearazleko kideek osatzen dute, baita Estatuko Portuen, SPRIren, (Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Garapenerako Agentzia), Bizkaiko Foru Aldundiaren, BEAZen, Seed Capital Bizkaiaren (Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietateak biak), Uniport Bilbaoren, Euskal Itsas Foroaren, Mugikortasun eta Logistika klusterraren, Tecnaliaren, Innobasqueren, Orkestraren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV-EHU), Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen kideek ere.