2017ko ekainaren 30ean, negozio-zifra 33,2 miloi eurokoa zen; iazko ekitaldikoa, berriz, 31,1ekoa. Beraz, % 3,3 igo da negozio-zifra.
Bilboko portua lehiakorrago bihurtzeko ahaleginari jarraikiz, Portuko Agintaritzak, lehen lauhileko honetan, haren zerbitzu-eremuko lur- eta ur-azalerak baloratzeko proposamen berri bat prestatu du, han diharduten erabiltzaileen tasak murriztearren. Egin beharreko izapide guztiak egin ostean, 2018ko ekitaldian zehar indarrean izango dira aplikazio-balio berriak, aurreikuspenen arabera.
Inbertsioei dagokienez, BILBOKO PORTUKO AGINTARITZAK 65,4 miloi euroko inbertituko ditu 2017an; horietatik, 24,1 milioi (aurreikusitako totalaren % 37) urtarriletik ekainera bitartean inbertitu dira. Lan hauek egin dira:
- Erdiko kai-muturraren lehenengo fasea — Future Proofing Bilbao
Lanak 2016ko ekainean esleitu ziren, eta 79 miloi euro inbertitzea aurreikusten da. Europako Batzordearen Connecting Europe Facility (CEF) programak % 20 jarriko du.
Alde batetik, “Erdiko kai-muturra” deritzon kaiaren eraikuntzari ekingo dio proiektuak. Lehen fase horretan, 334.000 m2-ko azalera hartuko zaioi itsasoari, eta 1.081 metroko atrakatze-lerroa; sakonera, berriz, 21 metrokoa izango da. Lanak amaitzean, 600.000 m2-ko azalera izango du kaiak; haren erdia baino gehixeago, obra horren bidez egina. Lan horretarako, 22 kaxa egin beharko dira. 24 metro altu, 17 metro zabal eta 55 metro luze izango da kaxa bakoitza. Luceroko harrobi zaharra egonkortzeko lana ere sartzen da proiektuan.
- Arasurreko tren-bazterbidea
Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera ari da egiten inbertsioa, 5,3 milioikoa. 2016ko ekainean hasi ziren lanak, eta 2017aren amaieran bukatuko dira.
- Gurutzaontzien itsas estazio berria eta pasagune mugikorra
2016ko udaberrian hasi ziren Getxo 3ko gurutzaontzien kaian dagoen Bilboko Portuko gurutzaontzietako bidaiarien terminal berria egiteko lanak. Aurtengo martxoaren 29an inauguratu da terminall berria. Sei miloi euroko inbertsioa egin da; horietatik 4,6 milioi eraikinean; milioi bat, gangwayean, eta 0,4 milioi, ingurua urbanizatzen.
- Jarduera logistiko eta industrialetarako nabeak.
Maiatzean, Portuko Agintaritzak 17,59 miloi euro esleitu zituen jarduera logistiko-industrialetarako nabe bat eraikitzeko. Esleipen hori emakidan laga dio Haizea Wind enpresari, itsasoko dorre eolikoak eta beste osagai batzuk fabrikatzeko instalazio bat eraiki dezan. Ekainaren 17an jarriko da nabe horren lehen harria.
ENPRESA PRIBATUAREN ALORREKO proiektuei dagokienez, hauek dira nabarmentzekoak:
- Noatum Container Terminal Bilbao.
Kontainer-terminaleko enpresa emakidadunak 34 miloi euro inbertituko ditu 2016-2036 bitartean; horietatik, 10 miloi 2016-2018 denboraldian erabiliko dira, portiko-garabiak eta
trenbideko garabi bat erosteko, ate automatiko berriak jartzeko eta kamioientzako sarbideak egiteko, eta, azkenik, gaur egungo lau trenbideak zabaltzeko (450 metrotik 550 metrora).
- ASK Chemicals.
Sektore kimikoan nazioarteko erreferentzia den enpresa horrek 10 miloi euro inbertitu ditu bere ekoizpena Bilboko Portuan zentralizatzeko, gune estrategikoa baita Europako hego-mendebaldeko merkatura ateratzeko.
- DBA Bilbao Port
DBA Bilbao Port petrolio-produktuen operadore horrek Agaleus Investment & Logisticsek zuen 22.231 metro karratuko instalazio bat erosi du. Inbertsioa 2,3 milioi eurokoa da.
- Txeguru Servicios.
Txeguru Serviciosek lauhileko honetan bukatu ditu 8.500 metro karratuko azalera batean zentro logistiko bat eraikitzeko lanak. Inbertsioa 689.000 milioi eurokoa da.
- Haizea wind
Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak 77.355 m2 emakidan laga dizkio, aurtengo otsailean, Haizea Wind enpresari, Bilboko Portuko zabalguneko kaian itsasoko dorre eolikoak eta beste osagai batzuk fabrikatzeko instalazio bat eraiki dezan. Hirurehun lanpostu sortuko ditu lantegi berri horrek. 2018ko lehenengo hiruhilekoan hasiko dira lanak, aurreikuspenen arabera. Instalazioa eraikitzeko eta makineria espezifikoa instalatzeko, jotzen da 55 milioi euro beharko direla.
- Gamesa Eólica
Zierbenako AZ-3 kaian 74.000 metro karratu okupatzeko eskaria egin du enpresa horrek, industria eolikoaren alorreko merkantzia handiak kargatu, deskargatu eta biltzeko. Lan txiki batzuk egingo dira, hala nola kontzesionarioa ixtea, sistema modularreko bulegoak jartzea eta aurrez instalatutako pabiloia muntatzea.
- Progeco
5.358 m2-ko nabe bat eraikiko du, horietatik 1.135 m2 maniobrarako erabiliko dira; kargatzeko zortzi kai izango ditu iparraldeko partean, eta hamar hegoaldekoan. Eraikuntza hori dela-eta, inbertsioa 873.396 eurora igoko da (lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, BEZa barne).
- Toro y Betolaza
105.047 metro karratuko lursail bat eskatu du zabalguneko A-3 kaian. Lursail hori merkataritza orokorreko terminal bat ustiatzeko erabiliko du, Bizkaiko kaia lekuz aldatu da eta. 21.600 m2-ko biltegi bat eraikiko du. Inbertsioa: 5 miloi euro.