Urteko lehen seihilekoan, negozio-zifraren zenbatekoa 32,3 milioi eurokoa izan da; aurreko ekitaldiko aldi berean, berriz, 34,8 milioi eurokoa izan zen. Horrek esan nahi du fakturazioak % 7,2 behera egin duela. Jaitsiera honen arrazoiak izan dira portuko trafikoa % 6,8 murriztu dela, eta 2019ko maiatzaz geroztik lehen seihileko honetan, aurreko ekitaldiko epe berarekin alderatuta.
Portuko Agintaritzaren 2018-2022 Plan Estrategikoan indarrean dauden laguntza ekonomikorako egitura-neurriek Bilboko Portuko erabiltzaileentzat 4,4 milioi euroko aurrezkia dakarte urteko portu-tasetan. Horietatik 2,5 milioi euro T-3 Merkantzia-tasa (2018ko uztailetik indarrean dagoena) % 10eko murrizteari dagozkio, eta 1,9 milioi euro lurren eta ur-laminaren balioespen berriari (2019 maiatzetik indarrean dagoena).
Horrez gain, COVID-19ak eragindako pandemiaren aurrean, Bilboko Portuko Agintaritzak erabiltzaileen eskura jarri ditu 2020. urterako unean uneko laguntza-neurri hauek:
- Bezeroei eta hornitzaileei likidezia aldi baterako injektatzea, gehienez 54.800.000 euro arte. Hauen bidez:
- 6 hilabeteko atzerapenak okupazio- eta erabilera-tasetan, abalik eta bermerik gabe, 53.300.000 euro gehienez. Izapideak egiten ari dira, eta orain arte 6.200.000 euroko atzerapenak onartu dira.
- Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epeak murriztea: 1.500.000 euro (aplikatuta).
- Portuko tasen murrizketak, gehienez 5.250.000 euro arte:
- Okupazio eta jarduera tasak, gehienez 4.770.000 euro arte (tramitazio aldian. Dagokion aurrekontu-partida gaitu da).
- Itsasontziaren tasa, gehienez ere 480.000 euro distantzia laburreko itsas garraioaren oinarrizko zenbatekoa gutxitzeagatik (izapideak aribidean. Orain arte 180.000 euroko deskontuak aplikatu dira).
Laguntza horiek Portuko Agintaritzaren baliabideetatik ateratzen dira, eta, beraz, haien kudeaketaren emaitza dira, eta Foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzak, Estatuko Gobernuak eta Europako Batzordeak emandako laguntzak osatzen dituzte. Batzea dute helburu, enpresen egoera arintzeko eta, ahal den neurrian, produkzio jarduerari eusteko.