Estatuaren titulartasuneko portu-sistemaren VI. barne-jardunaldi juridikoak egingo dira ekainaren 5ean eta 6an, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan, Estatuko Portuek eta Bilboko Portu Agintaritzak batera antolaturik.
Ia 80 parte-hartzaile izango dira jardunaldietan, Estatuko portu-agintaritzei eta portuei lotuak: idazkariak, barne-letraduak eta Estatuaren abokatuak. Nagusiki, sektoreari eragiten dioten arau-berrikuntzak aztertuko dituzte, alderdi teknikotik. Aztergaien artean daude, besteak beste, portuko zamaketa-zerbitzuan berriki egindako erreforma, portu-zerbitzuei eta finantza-gardentasunari buruzko Europako erregelamendu berria, kontratazioaren arloko direktiben transposiziorako lege-proiektuak, administrazio publikoen zehapen-ahala baliatzeari dagozkion berritasunak, administrazioen arteko itunen lege-araubide berria, portu-plangintza eta ingurumen-ebaluazioa, eta administrazio elektronikora egokitzeko prozesua.