“Borondatezko lan korporatiboa: aliantza estrategiko bat” jardunaldia egin da Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitzan, Adecco Fundazioak antolatuta. Jardunaldi horretan, adituek borondatezko lan korporatiboa nabarmendu dute, besteak beste laneko giroa, taldeen errendimendua eta aniztasuna hobetzeko tresna gisa, ezinbestekoa baita merkatuaren beharretara egokitzeko.
Jardunaldian, Pablo Pineda izan da gonbidatu, Down sindromea duen Europako lehen diplomaduna. Pinedak hau nabarmendu du: “Aniztasuna gizartearen ezaugarri natural bat da, eta enpresa guztietan izan behar du isla; izan ere, langile-taldea zenbat eta anizkoitzagoa izan, orduan eta ideia eta ikuspuntu gehiago sortzen dira, eta gehitu egiten dira publiko zabalago eta askotarikoago batekin konektatzeko aukerak. Borondatezko lan korporatiboari esker, aniztasun hori sustatzen dugu: desgaitasunen bat duten pertsonekin batera jarduten dute
langileek —adibidez—, eta erakusten zaie talentu handia dugula, gugan indartu egiten baitira zenbait balio, hala nola ahalegintzeko eta hobetzeko grina”.