Bilboko Portu Agintaritza ”Industriaren Eguna” deritzonaren bigarren edizioan elkarlanean arituko den erakundeetako bat da. Bere helburua, etorkizuneko profesionalei errealitate industriala hurbiltzea da, bokazioak piztu (emakumezkoen artean batez ere) eta industriak Bizkaiko eta Euskadiko ekonomian daukan garrantzi handia ezagutzera emateko asmoaz.
Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak antolatuta (MLBF), Batxilergo eta Lanbide Heziketako lehen ikasturteetako mila inguru ikaslek, Bizkaiko 33 enpresa bisitatuko dituzte. Beren teknologia, ekoizpen prozesuak, profil profesionalak edo gaitasun berritzailea ezagutuko dituzte industria-errealitatera barrutik hurbiltzeko, aintzineko aurreiritziak baztertuz eta teknologikoki aurreratuta dauden inguruneak bertatik bertara ezagutuz.
Jardunaldia, BEC-en egingo den ekitaldi jendetsuarekin
amaituko da eta bertan, parte-hartu duten ikasgelak elkartuko dira. Aipatutako ekitaldi nagusi hau, diadelaindustria.eus webgunetik zuzenean jarraitu ahalko da.