Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak behin betiko baimena eman dio Bilboko Udalari Olabeaga auzoko lurzati bat lagatzeari, administrazio-izapideak bete ondoren.
Desafektatutako eta doan lagatako lurzatiak Olabeaga auzoa Zorrotza auzoarekin lotzen duen ibaiertzeko pasealekuaren zati handi bat hartzen du, 22.000 m2 inguruko azalerarekin. Lagapenean zehazten denez, etorkizunean erabilera publikoari eta gizarte-interesari eutsiko zaio, hala nola, lurreko ibilgailuentzako bidea, pasealekua, parkea eta haurrentzako eta helduentzako jolas-guneak.
Horrela, Bilboko Udalak jarraipena eman ahal izango die Zorrotza Muturrekoko Plan Azkarra deiturikoan jasotako guneak leheneratzeko eta erabiltzeko eta Olabeaga auzoaren bidez hirigunearekin lotzeko egiten ari den jarduketei; izan ere, Udalak oinezkoentzako pasealekua kudeatu eta mantendu du.
Portuko Agintaritzak portu-jabari publikoari dagozkion eta portuaren eta hiriaren arteko elkarrekintzarekin lotura zuzena duten zenbait espazio, aldez aurretik portuko erabilerak eta ustiapena garatzeko beharrezkoak ez direla deklaratuta daudenak, itsasertzeko udalei doan lagatzeko egiten ari den prozesuaren barruan kokatzen da ondare-jarduketa hori. Portu-gune horietako batzuk Portu Agintaritzak emandako emakida edo baimenen bidez erabiltzen zituzten ukitutako udalerriek, eta, beraz, doako lagapen horiei esker, behin betiko administrazio-irtenbidea eman dakieke.
Portuko Agintaritzak portu-jabari publikoari dagozkion eta portuaren eta hiriaren arteko elkarrekintzarekin lotura zuzena duten zenbait espazio, aldez aurretik portuko erabilerak eta ustiapena garatzeko beharrezkoak ez direla deklaratuta daudenak, itsasertzeko Udalei doan lagatzeko egiten ari den prozesuaren barruan kokatzen da ondare-jarduketa hori. Portu-gune horietako batzuk Portu Agintaritzak emandako emakida edo baimenen bidez erabiltzen zituzten ukitutako udalerriek, eta, beraz, doako lagapen horiei esker, behin betiko administrazio-irtenbidea eman dakieke.
Horrela, azken hamarkadetan, Portuko Agintaritzak portuko azalerak doan laga dizkie honako herri hauei: Bilbo (itsasadarraren bi ertzetako edo Abandoibarra eremuko pasealekuak), Sestao (La Benedicta kiroldegiaren azalera eta ondoko urbanizazioa), Getxo (Loro zelaiaren eremua, zabuak, hiri-altzariak eta aparkaleku publiko txiki bat dituen lorategi-eremu bat barne hartzen duena), Portugalete (Churruca kaiko igerilekuak) edo Leioa (Lamiako ibarreko errepidea). Politika hori doako lagapenen politika da, eta datozen urteetan ere politika horretan aurrera egiten jarraituko dugu, eremu horiek eraginpeko ibaiertzeko udalerrietako herritarren eskura jarri ahal izateko.