Bilboko Portuko Agintaritzak 1.400 metro koadroko nabe bat utzi dio Bizkaiko Gurutze Gorriari, osasun-laguntza emateko mediku-postu aurreratu bat gordetzeko; biktima asko izan diren gertakarietan, katastrofeetan edo, gertakariaren ezaugarriengatik, osasun-zerbitzuak gainezka dauden kasuetan erabiltzeko da postu hori.
Bilbon dago nabea, Zorrotzako portuko nasetan. Bizkaiko Gurutze Gorriak Larrialdietan Berehala Erantzuteko duen Ekipoa material hauek osatzen dute: ibilgailu bat eta atoi arin bat, osasun-postu aurreratu bat duena; eta ibilgailu astun bat, errepideko tren baten gisako konfigurazioa duena. Ibilgailu astun hori erabil daiteke 11 arreta-ohatilarekin, larrientzako 2 boxekin eta ospitaleko 50 oherekin osasun-arretako eremua osatzeko edo 50 lagunentzako aldi baterako aterpetxe gisa. Gainera, osasun-eremuaren perimetro osoa argiztatzeko adina korronte elektriko sor dezake, baita moduluen barnealdearentzat eta aparatu medikoentzat adina ere.
Gainera, osasun-taldeko 30 pertsona hartzeko lekua duen eremu bat du. Eremu horrek 15 logela-denda bikoitz, bi jantoki-denda, sukaldea eta higiene-kitak ditu. Material suntsikorra 48-72 ordu irauteko prestatua dago.