Negozio-zifraren zenbatekoa iazkoaren antzekoa da, 65,2 milioi euro, eta sortutako baliabideak 32,5 milioi euro izan dira.
Ez da beste banku-zorpetzerik egin, eta banku-zor garbia 12,9 milioi eurokoa da, EBITDA halako 0,40; beraz, portu-sistemaren batez besteko zorpetzea baino askoz txikiagoa, hura EBITDA halako 1,97 baita.
Bestetik, 1.703.313 euro kobratu dira Europako Batzordetik, azpiegituren TEN-T 2011 Connecting Europe programaren esparruan, Pancorboko tren-terminalaren eta sistema informatikoen konexioaren obraren azken ordainketa gisa.
Bilboko Portuko Agintaritzak egindako inbertsioari dagokionez, 32,3 milioi inbertitu ditu 2016an. Aurtengo ekitaldian, 88,6 milioi inbertitzea aurreikusten da. Kopuru horiek baliabide propioetatik, banku-kredituetatik eta estrategikotzat jotzen diren proiektu jakin batzuetan EBk emandako diru-laguntzetatik datoz.
Bilboko Portuko Agintaritzaren proiektuak, 2016an amaitu direnak:
- Punta Sollanako dikea luzatzea. Lan horien bidez (lau urte iraun dute), ontziratu gabeko produktu solido eta likidoen trafikoa sustatuko da, erabilgarri dagoen kaiaren luzera 330 m lineal handitu baita —20 m-ko gutxieneko zingoa du—, eta kaiaren zabaldegia 20.000 m2. Europar Batasunak ere lagundu du azpiegitura hori finantzatzen: 3,53 milioi euro eman ditu “Bilboko Portuaren Ingurumen Errendimenduaren Hobekuntza eta Eragiketa Eraginkorrak” proiektuaren TEN-T 2012 deialdiaren barruan. Gainerako finantzazioa, jada ziurtatuta dagoen 40,11 milioi euroko zenbatekoraino, Portuko Agintaritzaren beraren baliabideetatik atera da. Dikea eraikitzeko, Bizkaiko altzairutegietako arku elektrikozko labeetan altzairu arrunta fabrikatzean sortzen diren zepa beltzak birziklatuz sorturiko agregakin siderurgikoarekin egindako prestazio handiko hormigoi bat erabili du Portuko Agintaritzak, berrikuntza tekniko bat eginez eta ingurumena gehiago errespetatuz. Horri esker, gainera, obra egiteko aurrekontua milioi bat euro inguru murriztu da hasierako aurrekontutik.
- Pancorboko tren-terminal logistikoa urbanizatzeko lehen fasea. Lanak 2015eko abenduan esleitu ziren, eta aurten
bukatuko dira, urte-amaiera aldera. Inbertsioa 4,5 milioi eurokoa da.
- AZ2 eta AZ3 kaien arteko zabaldegien artean dagoen gela betetzea. Lehen seihilekoan hasi eta bukatu ziren lanak. Inbertsioa1,5 milioikoa izan da.
Bilboko Portuko Agintaritzak martxan dituen proiektuak:
- Erdialdeko Kai-muturra eraikitzeko lanen lehen fasea eta Punta Luceroko harrobia zena egonkortzeko lanak. Proiektu biak kontratu bakarrean esleitu ziren, nahiz eta lan desberdinak izan. Inbertsioa, guztira, 79 milioi eurokoa Europako Batzordeak % 20 jarriko du, Connecting Europe Facility (CEF) programaren esparruaren barnean. Irailean hasi ziren obrak, eta egiteko epea 39 hilabetekoa da guztira.
- Arasurreko tren-bazterbidea. Inbertsioa Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera egin da, eta 5,3 milioikoa Lanak ekainean hasi ziren, eta 2017aren amaieran bukatuko dira.
- Getxoko gurutzaontzien kai berriko itsas estazioa eta ontziratzeko pasagune mugikorra. Inbertsioa 5,6 milioikoa da, guztira. 2016an hasi ziren lanak, eta martxoan amaituko dira.