Aurrera doa gurutzaontzientzako kai berria, Bilboko Portuko Agintaritza Getxon eraikitzen ari dena. Lehen betelanen ondoren, zeinak iazko urrian hasi baitziren, Algortako kontradikeari itsatsitako kaiaren atrakatze-lerroa osatuko duten zortzi kaxetatik lehena ainguratu dute.
Hormigoi armatuzko kaxa erraldoi horiek Bilboko Portuan bertan eraiki ziren: 44 metro luze eta 15 metro zabal dira, 16 metroko euskarria dute, eta 7.700 tonako pisua, gutxi gorabehera. Bost solairuko etxebizitza-eraikin baten pareko neurriak dituzte, beraz.
Eraikuntza-lanean erabiliko den hormigoiaren bolumen totala, gutxi gorabehera, 31.500 m3 da; hainbat jatorritako betegarriaren guztizko bolumena, berriz, 380.000 m3 inguru da.
Gaur egungo kaiaren aldamenean egongo da kai berria, eta 354 metroko atrakatze-lerroa eta, gutxienez, 12 metroko zingoa izango ditu. Obren esleipen-aurrekontua 13,8 milioi euro izan zen. Iazko urrian hasi ziren lanak, eta 2014ko urtarrilaren bukaeran amaituko dira.