Bilboko Portuko Agintaritzak Astilleros Zamakonari esleitu dizkio Bilboko Portuko 8. zenbakiko ro-ro arrapala egiteko lanak. Esleipena 2,74 milioi eurokoa izan da. Obrak egiteko aurreikusitako epea sei hilabete ingurukoa da.
Arrapala mugigarria izango da, 250 tonako karga-ahalmena edukiko du, eta eskatzen duten ontzien zerbitzura egongo da.