Maiatzaren 24an, logistika, garraio eta intermodalitateko nazioarteko enpresetako aditu ospetsu eta ordezkariek hartuko dute parte Gasteizen, TRANSMODAL 2013, EAEko Logistica Intermodalari buruzko VI. foroan. Arabako Merkataritza eta Industria Ganberak eta Bilboko Portuko Agintaritzak antolatu dute topaketa, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
TRANSMODAL erreferentziazko hitzordu bilakatu da EAEko logistikaren sektorean. Aurtengo edizioko programan, besteak beste, logistika lehiakorraren adibideak, bolumen handiko nazioarteko logistika eta enpresek Bilboko Portutik esportatzeko izan ditzaketen aukerak aztertuko dira.