Nagusiki sektore eolikoan eta energia berriztagarrietan interesa duten Japan Economic Federation-eko hogeita hamar bat kidek Bilboko Portua bisitatu dute. Bisitaldia Basque Trade & Investment-ek (Euskal Nazioartekotze Agentziak) antolatu du, eta enpresa-federazio hau Europan zehar egiten ari den bidaiaren barruan sartzen da, Paris, Bartzelona eta Bilbo bisitatu dituztela.
Andima Ormaetxe Bilboko Portuko Agintaritzako merkataritza-, eragiketa- eta logistika-zuzendariak harrera egin dio ordezkaritzari. Ekitaldi horretan, Bilboko Portuaren aurkezpen laburra egin zaie, eta inguru honek osagai eolikoak bezalako trafikorako dituen abantaila lehiakorren berri ere eman zaie. Halaber, Bilbok erakartzen duen energia-trantsizioarekin lotutako
inbertsioak azaldu zaizkie, eta bereziki azpimarratu da Portuko Agintaritza dagoeneko garatzen ari den kaien elektrifikazioa.