Aniztasunarekiko sentsibilizazioa eta errespetua sustatzen jarraitzeko, Bilboko Portuko Agintaritzak ‘Aniztasun-itsasoak: Itsas-sektorean LGTBI errealitateak ikusgai egiten’ jardunaldia antolatu du.
Portuko Agintaritzako Giza Baliabidetako eta Komunikazioko zuzendari Itziar Sabasek zuzendu du jardunaldia, eta portuko komunitateko ordezkaritza zabal bat izan da han. Ortzadarreko – Euskadiko LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko elkartea – arduradun Aratz Castrok parte hartu du ekitaldian, eta bertaratutakoei sexu-aniztasun afektiboarekin zerikusia duten kontzeptuak aurkeztu dizkie, hala nola, sexuaren, generoaren eta sexu-orientazioaren arteko desberdintasuna, edo hizkuntza diskriminazio-tresna gisa egiten den erabilpena.
Ondoren, Victor Ramírez artista katalanak hartu du hitza, eta Bartzelonako Itsas Museoak antolatutako ‘Desira itsasoa bezain jariakorra da’ erakusketan aurkeztutako adierazpen artistikoaren hainbat formari buruz hitz egin du, homosexualitateak itsasoko profesionalen artean dituen errealitateak erakusteko eta haiei ahotsa emateko.