Bilboko Portuak SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bisita izan du (Eusko Jaurlaritzaren mende dago agentzia). Bisita horretan, ordezkaritzak lehen eskutik jaso du portuko zerbitzuen berri, helmugan merkantzien esportazio eta inportazioko abantaila lehiakorrak transmititzeko.
Bilboko Portuko Agintaritzaren plan estrategikoaren barruan sartu da topaketa; zehazki, inguruko garapen ekonomikorako beste erakunde publiko eta pribatu batzuekin aliatu estrategiko aktibo bihurtzeko helburuan.
SPRIko nazioartekotze-arloko taldeak, 70 herrialdetan baino gehiagotan ezarritako kanpo-sarearen laguntzarekin, enpresa bakoitzaren neurrirako zerbitzuak ematen ditu, atzerrira irteteko prozesu guztian.