2023ko itxieran, negozio-zifra 68,8 milioikoa izan da, 2022ko 64,9koaren aldean, hau da, % 5,93ko hazkundea. Fakturazioa 3,8 milioi eurotan igo da, portuaren okupazioak gora egin duelako, bai eta ontzien tamaina eta geldialdien kopuruak ere.
Lehiakortasuna bultzatzeko, 2021-2023ko aldian portuko tasak ez dira aldatu, nahiz eta hirurteko horretan % 15,3ko inflazio orokorra metatu den. 2024 honetan ere ez dira berrikusiko portuko bezeroei aplikatutako prezioak.
Bestalde, 2023an lehenengo aldiz % 50eko hobariak aplikatu zaizkie itsasontziaren tasari, propultsiorako ordezko erregaiak (GNL eta ontzi hibridoak) erabiltzen aitzindari diren ontziei.
Europako Inbertsio Bankuarekin 40,4 milioi euroko zorra du, eta diruzaintzan 55,9 milioi euroko saldoak. Bestalde, sortutako baliabideak 31,7 milioi izan dira. Aurrekoaren arabera, erakundearen egoera ekonomiko-finantzarioak aukera emango du
2024ko ekitaldi honetan inbertsio garrantzitsuak bultzatzeko energia-trantsizioaren, oinarrizko azpiegituraren, intermodalitatearen, digitalizazioaren, berrikuntzaren eta portu-hiriaren arloetan.