Bilboko Portuko Agintaritzako presidente Ricardo Barkalak Thailandiak Espainian duen enbaxadaren ordezkaritza jaso du, Phantipha Iamsudha Ekarohit enbaxadore andrea buru duela, Euskadira eginiko bisita instituzionalean.
Bilboko Portuaren eta Asiako ekialdeko, hego-ekialdeko eta hegoaldeko zubi naturala den gune estrategiko horren arteko merkataritza-harremanak aztertzea izan da bisitaren helburua.
2021eko ekitaldian, Bilboko Portuak 73.296 tona salgai mugitu zituen, jatorria edo helmuga Thailandia zela.