Herbeheretako Transfennica ontzi-konpainiak astean hiru aldiz egiten du Bilboko Portuaren
eta Zeebruggeren arteko bidea, eta, urtarrilaren 6tik aurrera, linea horren gaitasuna handitu du. Horretarako, Kraftca eta Trica con-ro ontzi berriek ordezkatu dituzte Elizabeth Russ eta Bore Sea ontziak. Con-ro ontzi berriek lehengoen karga-bolumen bikoitza dute.
Kraftca eta Trica ontziek 200 trailer eta 600 TEU inguru eramateko gaitasuna dute, eta 12 gidarirentzako tokia 6 kabina bikoitzetan. Hala, Elizabeth Russ ontziaren karga-gaitasunaren bikoitza dute. Ordutegia, berriz, lehengo bera izango dute.