Transfennica-k handitu egin du Bilboko Portuaren eta Zeebrugge-ren (Belgika) arteko zerbitzuaren ahalmena: bi ontzi gehitu ditu, bakoitza 3.000 metro linealeko edukierakoa (aurrekoek 2.700 metro zituzten).

Forerunner eta Forecaster ontziak trailerren eta edukiontzien konbinazio bat, bi altueratan pilatuta, garraiatzeko diseinatu dira, eta 12 kabina dituzte garraio berezien gidariei eta haien laguntzaileei ostatu emateko. Horrez gain, proiektu-kargak garraiatzeko erabat ekipatuta daude, eta 60 oin luze arteko eta 120 tona arteko atoiak onartzen dituzte “roll trailer”-en gainean.
Transfennica-k astean bina irteera egiten ditu bi noranzkoetan, bai Zeebrugge-tik, bai Bilbotik. Bilbotik astearteetan eta ostiraletan ateratzen da ontzia. Bestalde, ontzi-enpresarentzat abantaila handia da Zeebrugge-k konexio ezin hobeak izatea Erresuma Batura eta Eskandinaviara, eta bi herrialde horietatik Zeebrugge-ra. Gainera, Transfennica-k Baltikoan duen sare zabalak erraztu egiten ditu Finlandia, Errusia, Estonia eta Poloniarekiko konexioak.