Urriaren 22an, Bilbon, lan-jardunaldi bat egingo da Euskadin Trenbide Korridore Atlantikoa garatzeko aukerei buruz.
Expansión egunkariak antolatu du ekitaldia; Eusko Jaurlaritzak eta Orborne Clarkek babestu dute, eta Bilboko Portuko Agintaritzaren, Transitiaren eta Iberdrola dorrearen laguntza du. Dorre horretan egingo da jardunaldia.
Inaugurazioan, Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikarako Sailburuak eta Julio Gómez-Pomar Azpiegituretarako Estatu Idazkariak hartuko dute parte.