Getxo, Portugalete eta Santurtziko udalek, Bilboko Portuko Agintaritzaren laguntzarekin, berriro ekin diote txalupa bidezko udako ibilaldiak antolatzeari. Modu horretan, agerian utzi nahi dute hiru udalerri horien ahalmen turistikoa eta Bilboko Portuaren inpaktu ekonomikoa.
Ibilaldiak uztailaren 2tik irailaren 28ra bitartean egingo dira, astearte, ostegun eta igandeetan, egun hauetan salbu: uztailaren 16a; abuztuaren 17a, 22a eta 24a; eta irailaren 17a. Egunean bost irteera egingo dira; lehenengoa, 11:30ean, eta azkenengoa, 18:55ean.
Zeharkaldian, gidari batek itsasadarraren historia kontatuko du, eta ibilbideko puntu interesgarrienen berri emango du; horien artean, Bilboko Portuko kanpoko Abraren instalazioak.
Horrez gain, berrikuntza moduan, audio bidezko bisita gidatuak
egingo dira entzumen-arazoak dituzten pertsonentzat, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.
Erreserba posta elektroniko bidez (info@elbotebilbao.com), www.elbotebilbao.com webgunean edo telefono hauetara deituz egin dezakezu: 944 839 494 edo 944910800.