Asteazkenean, urriaren 12an, “Kai-Jai” edo ‘Bilboko Portuaren Eguna’ familiarentzako jaia egingo da Barakaldoko Herriko Plazan, non Bilboko Portuak eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa zer garrantzi duen adieraziko baita joko eta jardueren bidez. Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilboko Portua eta Itsasadarrak antolatu dute jardunaldi ludiko-kultural hau, eta batez ere haurrei zuzendua dago. Hainbat jarduera egongo dira, adin-tarteen arabera banatuta.
Sarrera doan da, baita jarduera guztietan parte hartzea ere. Barrutia zabalik egongo da 11:00etatik 20:00etara.
Joan den irailaren 18an egitekoa zen jai hori, baina eguraldi txarrak atzeratzera behartu zuen.
Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren helburua da arlo soziokulturalerako eta aisialdirako interes orokorreko planak eta ekintzak sustatzea eta garatzea, haien bidez hobeto ezagutzeko Bilboko Portuak eta Bilboko itsasadarrak gaur egun eta historian zehar izan duten garrantzia, itsasertzeko udalerrien
garapen ekonomikoari eta sozialean eta haien integrazioari begira. Bilboko Portuko Agintaritzaren eta ibaiertzeko bederatzi udalerrietako ordezkariek osatzen dute (Barakaldo, Bilbo, Erandio, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Zierbena), eta portu-jarduerari lotutako hogei bat enpresa eta erakunderen laguntza du.