“Merkantzia-garraioaren eskaera potentziala Kantauri-Mediterraneo korridorean” azterketa aurkeztu die Valentziako CEV ugazaba-elkarteak Confebaski eta Bilboko Portuko Agintaritzari.
Trenbide-azpiegitura hori hobetzea du xede azterketak, eta hau du ondorio nagusia: “Bide horren eskari potentzial handia dago, baina mugatua, gaur egun, gabezia larriak baititu korridoreak: proposatutako hobekuntzak eginez gero, berriz, astean 48-54 tren ibiliko lirateke noranzko bakoitzean. Kantauri-Mediterraneo korridorearen gabeziak direla eta —dio txostenak—, intentsiboa da errepideko garraioaren erabilera, eta Tarragona eta Madrildik barrenako trenbideak erabiltzen dira. Hori dela eta, gure kalkuluen arabera 364.485 km gehiago egin zituzten merkantziek 2015ean, lehenbizikoz txosten hau egin zen urtean; bestalde, areagotu egin ziren CO2-emisioak, eta kostuak, berriz, 1,66 milioi euro igo”.
Azterketa egin duen enpresaz gain, topaketan izan dira Valentziako CEV ugazaba-elkartearen presidente Salvador Navarro, Confebaskeko presidente Roberto Larrañaga, erakunde horretako zuzendari nagusi Eduardo Aretxaga, eta SEA-Arabako enpresariak elkarteko idazkari nagusi Juan Ugarte.
Halaber, bileran izan dira Bilboko Portuko Agintaritzako presidente Asier Atutxa; BIPeko Eragiketetako, Arlo Komertzialeko eta Logistikako zuzendari Luis Gabiola, UniportBilbaoko ordezkariak, bai eta Valentzia eta Castellóko portuetako agintaritzetako eta Mediterranean Shiping Companyko ordezkariak ere.