Volans Logistics ontzi-enpresak, zeina Agunsa Europak ordezkatzen baitu, Bilbo eta Hego Amerika arteko hileroko zerbitzua indartu du, bi ontzi gehiagorekin: MV CONDOR BILBAO eta MV CONDOR VALPARAISO dira ontziok, biak ala biak konpainiak erosi berriak. Erosketa horrekin, Condor zerbitzuaren bezeroekin eta hileroko ordutegi erregularrekin duen konpromisoa berretsi du ontzi-enpresak.
Ontzi modernoak dira: zubiarte doigarriak dituzte, eta 2×150 tonako eta 1×80 tonako ontzi-ekipoak (300 tona arte konbinatzekoak).
Duela 30 urte baino gehiago jarri zen martxan Condor zerbitzua, Europa iparraldea eta Hego Amerikako Pazifiko kosta lotzeko. Breakbulk eta proiektu-zametarako erabiltzen da, bai eta IMO mota guztietarako ere. Hanburgoko, Anberesko eta Bilboko
portuak, batetik, eta Kolonbia, Panama, Ekuador, Peru eta Txilekoak, bestetik, lotzen ditu. Gutxi gorabehera 30 egun behar izaten ditu Txilera iristeko.