W.E.C. Linesek martxan jarri du Bilboko Portuaren eta Agoncillon kokatzen den Errioxako Zentro Logistiko Intermodalaren arteko tren-lotura. Trenak astelehen eta ostegunetan abiatzen dira, Liverpoolera eta Europako iparraldera doazen itsasontziek portutik egiten dituzten irteerekin batera, Transportes Royok operatutako terminaletik.
W.E.C. Lineserako, Errioxa, Espainiako eremurik garrantzitsuenetarikoa da, non “hazkunde-itxaropen handiak jarri ditugu, presentzia handia eta are potentzial handiagoa baititu Nazioarteko Merkataritzan, batez ere Erresuma Batuarekin eta gainerako Europa kontinentalarekin, eta zerbitzu horretan erreferentziazko ontzi-enpresa gara”.
W.E.C. Linesek mende erdia bete du, eta 15 urte baino gehiago daramatza Espainian. Zerbitzuak merkatuaren eta bezeroen beharretara egokitu ditu. Hala, duela bi urte baino gehiago, Bilbao eta Thamesport eta Moerdijk portuen arteko zuzeneko zerbitzua jarri zuen martxan, astean behin Erresuma Batuko gainerako portuekin eta Europa kontinentalarekin konexioak eginez, Norvegia, Polonia eta Lituania barne.
Berrikiago, otsailean, NSC-UKPT zerbitzua inauguratu zuen, hiru egunetan Bilbao eta Liverpool lotzen dituena.
Shortsea Shipping-en aditua den ontzi-enpresa bat da, eta, ingurumen-jasangarritasunarekin eta karbono-emisioak murriztearekin duen konpromisoaren barruan, bere ontziekin konektatzeko formula intermodalen alde egiten jarraituko duela iragarri du.