Maiatzetik aurrera, W.E.C. Lines konpainiak zerbitzu berri bat eskainiko du, astean bitan, Errioxako Zentro Logistiko Intermodalaren instalazioak Bilboko Portuarekin lotzeko.
Trenbide-konexio berri horri esker, Errioxako enpresek hurbilago izango dituzte Erresuma Batuko eta Europa Kontinentaleko merkatuak, kontainerren itsas garraioan espezializatutako konpainiak eskaintzen dituen Shortsea Shipping-eko ibilbideen bidez, Bilboko Portuaren eta Moerdijk-eko (Herbehereak) eta Thamesport-eko eta Liverpool-eko (Erresuma Batua) portuen artekoak.
Lotura berri honek W.E.C.k eskaintzen dituen zerbitzu intermodalak indartzen ditu, karbono-emisio gutxiko nazioarteko merkataritzari laguntzeko. Agoncillon kokatzen den Errioxako Zentro Logistiko Intermodalak, bestalde, biltegiratze-, logistika- eta garraio-soluzioak
eskaintzen ditu, eta Errioxako eta inguruko erkidegoetako enpresa-sarearen esportatzeko eta inportatzeko plataforma da.