AZ-2 eta AZ-3 kaien —Zierbenako kai-muturrari itsatsiak— zolatze-lanak 5,8 milioi euroan esleitu ditu Bilboko Portuko Agintaritzak.Empresas Proyectos y Obras Pabisa,
AZ-3 kaiak 235.500 metro koadro ditu, eta 600 metroko atrakatze-lerroa. Obra egiteko inbertsioa, berriz, 33 milioi eurokoa da. Merkantzia orokorrak eta zama higikorra kargatu eta deskargatzeko izango da kaia, Bilboko Portuko erabilera-planaren arabera.
AZ-2 kaiak, bestalde, 293.000 metro koadro ditu, eta 654 metroko atrakatze-lerroa. Inbertsioa, berriz, 45,4 milioi eurokoa izan da. Solteko gai solidoak kargatzeko eta deskargatzeko erabiliko da kaia.