Bilboko Portuko Agintaritzak erakusle gisa parte hartu du Nazioarteko VII. Arex Topaketan.Erreferentziazko hitzordua da Aragoiko enpresa-egutegian, eta otsailaren 1etik 2ra bitartera izan da, Zaragozan.
Aragón Exterior (Arex) erakunde publikoak —Aragoiko Gobernuko Ekonomia, Industria eta Enplegu Sailaren mendekoak— antolatu du ekitaldia, Kanpo Merkataritzaren Institutuarekin (ICEX), Aragoiko merkataritza-ganberekin eta Aragoiko CEOErekin lankidetzan.
Portuko Agintaritzako ordezkariek azaldu dute zer azpiegitura dituen Bilboko Portuak karga-bidaltzaileentzat eta zer itsas zerbitzu dituen mundu osoko 859 porturekin lotzeko.
Aragoik bost milioi tona baino gehiago mugitzen ditu errepidez, batez ere Alemania, Erresuma Batua, Herbehereak, Polonia eta Belgikarekin, eta Bilboko portuak zuzeneko konexioak ditu herrialde horiekin. Hain zuzen, Bilboko portua Europako iparraldearekin era guztietako merkantzietarako zuzeneko zerbitzu eta trafiko gehien dituen portua da Espainian, eta
horrek errepide bidezko garraioarekin lehiatzeko abantaila handia ematen dio, zirkulazio-denbora, segurtasuna eta jasangarritasunari dagokienez.
Halaber, Bilbo inbertsio handiak egiten ari da bere sarbideen automatizazioa hobetzeko, zeinek kamioien zerbitzua bizkortzen baitu, eta irtenbide telematiko berriak eskaintzeko.