Brexita, Bilboko Porturako aukera
Aztertu ditugu edukiontzi, ohiko, solido eta itsasontzietan doan kamioien trafikoen eragiketak eta arreta berezia jarri dugu merkantzia eta bidaiarien ferriaren funtzionamenduan.
Hartutako neurrien artean, erakunde publikoekin, aduana, Mugako Kontrol Postua / Border Control Post eta beste erakunde publiko batzuen ordutegiak adostu dira; plataforma elektronikoaren prozedurak berraztertu dira; ferriaren terminalaren funtzionamendua kontrol berrien beharrizanetara egokitu da; kamioien mugimendu berriak berrikusi dira; eta behar izanez gero, kamioientzako disuasio-aparkalekuak jarri dira.
Aurreko guztiagatik, konfidantzazko mezua bidali nahi diegu Erresuma Batuan interes komertzialak dauzkaten gure erabiltzaileei, Bilbok –atlantiar ardatzeko lehen portuak- betiko arintasunaz eta profesionaltasunaz atenditzen jarraituko duelako jatorria edo helmuga Erresuma Batuan daukan trafikoa.