1.- PROGRAMAREN DESKRIBAPENA
Portua inguruarekin lotzeko, Bilboko Portuko Agintaritzak EAEko ikasle guztientzako bisita didaktikoen programa bat eskaintzen du 2014.urtetik, portuko jardueren historia nahiz gaur egungo errealitatearen berri emateko.
Bisitak —euskaraz eta gaztelaniaz egiten dira— doakoak dira, eta lehen hezkuntzako 5. maila eta bigarren hezkuntzako 4. maila bitarteko ikasleei zuzenduta daude. Egunero egiten dira bisitak, astelehenetik ostiralera, eskola-egutegian, eta ordutegi malguarekin, ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitzeko.
“Ezagutu Portua” izeneko programa honek, urtero 4.000 ikasle ekarriko ditu portura. Joan-etorriak errazago egiteko, hau da, portura joateko eta handik itzultzeko, Portuko Agintaritzak doako autobus bat jarriko du ikastetxeentzat.
Ikasgelan lantzen dituzten gaitasunen programan sartuko da jarduera hau. Horrenbestez, ikasleek rol aktiboa izango dute, eta material ludiko-didaktikoa edukiko dute lanerako. Horiek horrela, portuari lotutako objektuak ere izango dituste, bisitaren aurretik eta ondoren irakasleekin batera lan egiteko, kontzeptu eta ideia nagusiak indartzeko helburuz.
Bilboko Portuak 11.500 lanpostu mantentzen laguntzen du; Euskal Herriko guztizko enpleguaren % 1,30 eta Bizkaiko % 2,53. Gainera, haren jarduerak Euskal Herriko %1,29ko eta Bizkaiko %2,55eko BPG-a ematen du.
2.- EDUKIAK
Oinarriko bisitan lantzen diren edukiak:
- Historia eta Geografia (Itsasadarraren eta Portuko historia, Portuaren kokapena, kokapen geografikoa)
- Itsasontziak (motak eta atalak)
- Itsas garraioa (garraiobideak, itsas garraioa, ogibide historikoak eta gaur egunekoak)
- Energia eta ingurugiroa (energia berriztagarriak, neurketa tresnak)
3.- METODOLOGÍA
Metodologia orokorra partehartzailea eta eraikikorra izango da. Gela barruko lanetik hasita eta Portutik autobus barruko ibilaldian amaituta, hainbat teknika planteatzen dira:
- Taldearen aurreko ezagutzetatik abiatutako azalpenak
- Azalpen eta errealitatearen arteko lotura behaketa bidez
- Antzinako eta gaur egungo argazkien arteko konparaketa
- Objektuen manipulazioa, arrazoiketa logikoa erabiliz objektuen historioaren eraikuntza egiteko
- Tresnen manipulazioa neurketa zientifiko sinpleak lortzeko
- Fitxa didaktikoetan planteaturiko ekintzak lagungarria
Bisita egin aurretik eta ondoren ariketa ludikoen ludikoen bidez edukia finkatzeko materiala bidaliko da, baita kontzeptu eta ideia batzuk indartzeko materiala ere. k.
4.- ORDUTEGIA
Portuan hasita eta Portutik hezkuntza zentrura abiatzen direnerarte 3 ordutako programa proposatzen da. Sartzeko ordua malgua izan daiteke, 9etatik 10ak bitartean.
5.- GARRAIOA
Hezkuntza zentrotik portura heltzeko zein buelta egiteko, doako garraioa eskainiko da. Mugitzeko zailtasunik duten pertsonak egonez gero, aurretik abisatu beharko da, eskuragarri dauden baliabideen balorazioa egiteko.
6.- IZEN-EMATEA
Izen-ematea eskaera idatziz jasotzen den hurrenkeraren araberakoa izango da, eta hala baieztatuko zaie ikastetxeei.
Kontaktua egin hurrengo posta elektronikoaren bidez egin daiteke:
- Posta elektroniko: ezagutuportua@bilbaoport.eus
Bisita egin baino astebete lehenago eman behar da izena. Adibidez, bisita asteazkenean egingo bada, aurreko asteazkena baino lehen eman beharko da izena. Bisitaren hizkuntza bai euskaraz, bai gazteleraz izan daiteke.
Bilboko Portuko Agintaritzak “Bilboko Portuaren Ipuin Lehiaketaren” seigarren edizioko sariak banatu ditu, 2022/2023 ikasturtean Ezagutu Portua programaren barruan portua bizitatu zuten Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean.