Bilboko Portuko Agintaritzak kalitate, prebentzio eta ingurumeneko kudeaketa-sistema integratu bat ezarri du, harremana duen interes-talde guztien eskaerak eta itxaropenak asetzeko, lan-esparruan osasuna babesteko eskubidea aitortzeko eta ingurumeneko inpaktuak kontrolatzeko.
Konpromiso horiek garatzeko, ISO 9001, ISO 45001 eta ISO 14001 arauetan ezarritako kudeaketa-ereduak hartu zituen Bilboko Portuak.
Portuen integrazio sozialak ingurumen-dimentsioa du, giza jarduerekin interakzioan aritzen baita. Alderdi horretan, batez ere kontaminazio-arazoak sartzen dira (airea, ura, zarata, argia…). Portuaren ingurumen-kudeaketa, ordea, portuko jarduerei lotutako kanpo-efektu negatiboetatik eratorritako arazoetatik harago doa; izan ere, kontserbazio ekologikoa, klima-aldaketa eta beste gai batzuk ere kontuan hartzen ditu.
2014an, Bilboko Portuko Agintaritzak erantzukizun sozial hori bere egiteko bidean aurrera egiteko nahia adierazi zuen, eta Eco Management and Audit Scheme (EMAS) Araudiari (EB 1221/2009) atxiki zitzaion bere borondatez. Hori horrela, EMAS erregistroan erregistratu zen 2014ko irailaren 19an (zk.: ES-EU-000082).
EMAS III Araudiak ezartzen dituen betebeharrak bat datoz gizarteak eskatzen duenarekin: gardentasuna, irisgarritasuna, hitz egiteko eta interes-taldeen itxaropenei erantzuna emateko.