Enpresa publiko baten erantzukizun soziala berebiziko garrantzia duen gauza bati erantzuna ematean datza: enpresa publikoaren kanpo-erantzukizunak bat etortzea herritarren eskubideekin.
Bilboko Portuko Agintaritzak erantzukizun horri erantzun nahi dio helburu hauek dituen ingurumen-politika baten bidez: legea betetzen dela ziurtatzea, kudeaketa eraginkorra lortzea eta gardena, irisgarria eta eraginkorra izatea jasangarritasunaren bidean lan egitean.
Hori dela eta, Bilboko Portuko Agintaritzaren ustez, ingurumen-politika behar bezala egitea ziurtatzeko tresna giltzarrietako bat da ingurumena kudeatzeko dugun sistemari eustea eta hura hobetzea, zeina etengabe berrituz eta birformulatuz ari baita ingurumen-erronka berrien aurrean.
ISO 14001:2004 arauaren eta Eco Management and Audit Scheme (EMAS) Araudiaren (EB 1221/2009) irizpideen arabera egindako ingurumen-adierazpenarekin, Bilboko Portuko Agintaritzak argi eta gardentasunez eman nahi du ezagutzera zer ingurumen-jokabide duen