Itsasoaren eta kostaldearen kutsadura murriztea da mundu mailako helburu nagusietako bat.
Itsas ingurunean egindako kaltearen eragile nagusietako bat itsasontziek beren eguneroko jardunean sortzen dituzten hondakinak dira: olio-nahasteak, ur zikinak, zaborrak eta karga-hondakinak. Itsas ingurunea ez dadin etengabe degradatuz joan, azken urteotan zenbait nazioarteko hitzarmen sinatu dira Nazioarteko Itsas Erakundeak sustatuta. MARPOL 73/78 hitzarmena deiturikoa indarrean dago gaur egun, eta haren helburua da hidrokarburoen eta beste substantzia kaltegarri batzuen bidez itsas ingurunea nahita kutsatzeko ekintza guztiak eragoztea eta substantzia horien ustekabeko deskarga ahalik eta gehiena murriztea.
Hitzarmenak, zeina Espainiako Gobernuak berretsi baitu, Estatuko Portuetan atrakatzen duten ontziek hitzarmenean ezartzen diren arauak betetzen dituzten zaintzeko betebeharra ezartzen du, eta alderdi hauek deskribatzen ditu: aplikazio-eremua, ontziek beren hondakinak kudeatzeko zer prebentzio-neurri hartu behar dituzten eta hitzarmena sinatu duten Estatuko Portuek zer instalazio eduki behar dituzten hondakin horiek hartzeko eta tratatzeko.
Bilboko Portuko Agintaritzak, indarrean dagoen araudia betez (128 / 2022 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa, ontzien hondakinak jasotzen dituzten portu-instalazioei buruzkoa), MARPOL hondakinen kudeaketa bermatzen du, portua erabili ohi duten ontzien beharrak asetzen dituzten portu-instalazio hartzaileen bidez, bai eta, normalean portua erabiltzen ez duten arren, portu horrekiko trafikorik garrantzitsuenean parte hartzen duten ontzi-moten kudeaketa ere.
MARPOL 73/78 hitzarmena
I eranskina. – Hidrokarburoengatiko kutsadura prebenitzeko arauak
II eranskina. – Ontziratu gabe garraiatutako substantzia likido kaltegarriengatiko kutsadura prebenitzeko arauak
IV eranskina. – Itsasontzietako ur zikinengatiko kutsadura prebenitzeko arauak
V eranskina. – Itsasontzietako zaborrengatiko kutsadura prebenitzeko arauak
VI eranskina. – Itsasontziek eragindako kutsadura atmosferikoa prebenitzeko arauak
2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | |
I eranskina | 12.287 | 14.209 | 14.312 | 12.802 | 11.617 | 14.844 |
V eranskina | 6.547 | 6.637 | 7.109 | 7.641 | 6.691 | 8.133 |
IV eranskina | 52 | 77 | 50 | 132 | 87 | 13 |
Ontziek sortutako hondakinak hartzeari buruzko informazioa ematea erabiltzaileei (PDF)