Portua Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) abangoardian dago, eta kalitatea, prebentzioa eta ingurumena lehenesten ditu arlo horretan.
Erantzukizun sozial korporatiboaren alorreko politikaren ardatz nagusiak dira bezero eta erabiltzaileen eskariei eta itxaropenei erantzutea, lanean osasuna babesteko eskubidea aitortzea eta ingurumen-inpaktuak kontrolatzea.
Zentzu horretan, jardueren plangintza, ikuskapena eta etengabeko hobekuntza barnean hartzen dituen Kalitate, Prebentzio eta Ingurumenaren Kudeaketa Sistema Integratu batez hornitu da Portua. Hori guztia era gardenean eta langile, bezero, hornitzaile eta beste agente interesdun batzuekin lankidetzan egiten da.
Konpromiso horiek betetzeko, Bilboko Portuak ISO 9001, ISO 45001 eta ISO 14001arauen azken bertsioetan ezartzen diren kudeaketa-ereduak bere egin ditu.