Urte hauetan, Bilboko Portuko Agintaritzak zenbait aintzatespen jaso ditu lan horregatik:
2015eko ekainaren 18an eta 19an Madrilen egin zen Laneko Osasunaren eta Arriskuen Prebentzioari buruzko Nazioarteko IV. Kongresuan, “Portu Osasuntsua proiektua. Bilboko Portuko Agintaritzan osasuna sustatzeko esperientziak” bideoak kongresuko bideorik onenaren saria jaso zuen.
2015eko uztailaren 7an, Gosasun-en hirugarren mailako zigilua (maila gorena) jaso genuen. GOSASUN zigiluarekin, elikadura, jarduera fisikoa eta osasun emozionaleko bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko hartutako konpromisoa aintzatesten da Euskadin. Zigilu horren bidez, hura jasotzen duten jarduerak eta eragileak aintzatesten dituzte Innobasquek eta GOSASUNeko agenteek, eta haien lana hedatzen dute euskal gizartean. GOSASUN zigiluaren aitorpena jasotzeko, erakundearen ohiko jardueraren kanpoko ekimenak izan behar dute, ohitura osasungarriak sustatzeko ekimenak.
2015eko azaroaren 12an, Enpresa Osasuntsuaren II. Sarietan —PSYAk, ORH Giza Baliabideen Behatokiak eta eSaludablek antolatuak— Bilboko Portuko Agintaritza saritu zuten, eta “Osasunaren kontrolerako programa onena” izeneko aipamen berezia egin zioten; hala, osasuna sustatzeko programaren barruan egindako lana aintzatetsi zitzaion.
Horrez gainera, 2016ko maiatzaren 10ean, lantokian osasuna sustatzeko jardunbide egokiak dituela aintzatesten duen diploma bat jaso duen Euskadiko lehenengo enpresa izan gara, Enpresa Osasuntsuen Espainiako Sarearen I. Topaketa: langileen osasunaren 360°-ko ikuspegi bat, topaketan, zeina Laneko Segurtasun eta Higienearen Institutu Nazionalak (INSHT) antolatu baitzuen.
2016ko azaroaren 11n, I. Prevencionar sarietan, finalista izan ginen Enpresa Handien atalean.
intzatespen horiek lortuta, Bilboko Portuko Agintaritzaren helburua bere langileen artean osasuna sustatzearen alde egiten jarraitzea da, proiektu berritzaileak bultzatuz eta, aldi berean, sektoreko beste enpresa batzuk animatuz antzeko programak egin ditzaten.
AENOR, Espainiako Estatuko erreferentziazko ziurtatze-erakundeak ematen duen Enpresa Osasuntsuaren ziurtagiria jaso zuen Bilboko Portuko Agintaritzak 2017ko apirilaren 6an. Ziurtagiri horrek egiaztatzen du erakundeak kudeaketa-sistema bat ezarri duela lan-giroaren jasangarritasuna eta langileen segurtasuna, osasuna eta ongizatea sustatzeko eta babesteko. Ziurtagiri hori eskuratzen duen lehenengo portu-agintaritza da Bilboko Portukoa. Gainera, Portuko Agintaritzak dagoeneko badu lantokian osasuna sustatzeko jardunbide egokiak dituela adierazten duen diploma bat, Laneko Segurtasun eta Higienearen Institutu Nazionalak (INSHT) emana, eta bi ziurtagiri horiek —AENORen ziurtagiria eta INSHTren diploma— dituen EAEko lehen enpresa eta estatuko laugarrena da.