-
IBilboko Portutik atzerrira bidaltzeko salgaiak ontziratu nahi baditut, norekin jar naiteke harremanetan?
On-line dagoen itsasoko lineak datu-baseak informazioa bilatzeko aukera ematen du, jatorrizko edo xede herrialdearen eta garraio motaren arabera. Bilaketaren emaitzetan aukeratutako herrialdera zerbitzua eskaintzen duten enpresa kontsignatarioekin harremanetan jartzeko aukera dago. Agentzia horiek zerbitzuen eta tarifen inguruan informazioa emango dizute. Garraioa antolatzeko orduan laguntza behar baduzu, jo Bilbaoko Transitarioak atalera.
-
Zein itsasontzi daude une honetan Portuan?
Itsasontzien boletinak egunero informazioa ematen du sartzen, ateratzen eta geratzen diren itsasontzien inguruan, baita itsasontzi horiek egiten dituzten operazioen inguruan ere.
-
Zein enpresek egiten dute lan Bilboko Portuan, gaur egun?
Bilboko Portuan zein enpresek lan egiten duten jakiteko direktorio bat dago.
-
Non jakin dezaket bezeroei eskainitako prezioen (Tasak eta Tarifak) berri?
Bezeroei eskainitako prezioak (Tasak eta Tarifak) itsasontzi eta salgaiei ezarritako tasen eta tarifen gaineko informazioa Bezeroei eskainitako prezioak (Tasak eta Tarifak) atalean lor daiteke. Herrialde jakin batetara edo linea jakin batean egiten den itsasoko garraioak zenbat balio duen jakiteko, bilatu informazioa itsasoko lineak atalean. Han harremanetan jarriko zaituen agente kontsignatario bat aurkituko duzu. Garraioa antolatzeko orduan laguntza behar baduzu, jo Bilboko Transitarioak atalera.
-
Ba al dago zerbitzu logistiko berrientzat lekurik?
1992an zabalkuntza lanak hasi zirenetik, Portu Agintaritzak zuzen erantzun die itsasoko garraio intermodalak dituen beharrei. Kaiak eta Terminalak atalean Bilboko Portuaren egiturari buruzko informazioa aurkituko duzu. Jarri gurekin harremanetan zenbat leku dagoen jakiteko. Ez ahaztu jarduera mota eta batez besteko tamaina zehaztea.
-
Noiz bidaia dezaket Britainia Handira doan ferryan, eta zenbat balio du bidaiak?
Gaur egun, Ferry batek bidaiatzen du Bilboko Portua eta Ingalaterra hegoaldean dagoen Portsmouth artean. Zerbitzu honek ibilgailuekin zein ibilgailurik gabe doazen bidaiariak eta kamioiak garraiatzen ditu. Zerbitzu honen gaineko informazio gehiago nahi baduzu eta honek eskaintzen dituen enpresakin harremanetan jarri nahi baduzu, jo ferryak atalera.
-
Zenbat tona salgai eta bidaiari igarotzen dira urtero Bilboko Portutik?
Iaz Bilboko Portuan 38 milioi tonako eta 179.582 bidaiariko trafikoa izan zen. Estatistikak atalean salgaien trafikoari buruzko informazio gehiago lor daiteke, kokalekuaren, herrialdearen eta ontzi motaren arabera.
-
Zer da distantzia laburreko itsasoko garraioa edo Shortsea shippinga?
Izatez, Distantzia Laburreko Itsasoko Garraioa (DLIG) edo Shortsea shipping-a (SSSa) salgaiak eta bidaiariak garraiatzea da, Europar Batasuneko portuen, edota portu horien eta Mediterraneo itsasoan, Itsaso Beltzean eta Itsaso Baltikoan eta Norbegian eta Islandian dauden portuen artean. Bilboko Portutik SSS zerbitzu asko abiatzen dira. Informazio gehiagorako, jo atalera.
-
Zer da itsasoko autobide bat, eta zer nolako abantailak ditu?
Itsasoko autobideak bideragarritasuna, errentagarritasuna eta entrega-epeak bezalako alderdiak kontuan izanda, bi portu lotzen dituzten ibilbiderik onenak dira, errepidez egiten direnen aldean. Jo ro-ro atalera ibilgailuz garraiatzeko zama onartzen duten zerbitzuak zein diren jakiteko. Itsasoko autobideak atalean informazioa lortuko duzu etorkizuneko proiektuen gainean.
-
Bilboko Portuari buruzko txosten bat egin behar dut. Non jaso dezaket informazioa?
Web orrialde hau guztiz baliagarri egingo zaizu. Web-aren mapak eta bilaketen eragileak behar duzun informazioa bilatzen lagunduko dizute. Argitalpenak atalean, Acrobat PDF fitxategian behera kargatu daitezkeen informazio-orriak aurkituko dituzu. Informazio zehatzagoa nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko.
Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.
Pribatutasun orrietan eta cookietan duzu informazio guztia.