Bilboko Portuak bere aktibitatea eta lan logistikoa mantentzen du, eta bermatzen du salgaien esportazioa eta inportazioa mantentzeko funtsezkoak diren zerbitzuak betetzen direla, gure industria eta herritarren kontsumorako produktuak hornitu ahal izateko. Terminalak operatibo daude eta portu elkarteak ahaleginak egiten ditu alarma egoera honetan funtzionamendurik hoberena eskaintzeko.
Portuko Agintaritzak eta portuko enpresek, beharrezko prebentzio neurriak hartu dituzte beren instalazioetan aktibitatea eta beren profesionalen osasuna bermatzeko, aginpidedun erakundeek COVID-19k eragindako krisia dela eta agindutako jarraibideak betez.
Itsas linea guztiak eta itsasontzien geldialdiak, aldaketarik gabe mantentzen dira, gurutzaontzien geldialdiak izan ezin ezik, agindu berria egon arte eten baitira.
Era berean eta beti bezala, porturako sarbideak zabalik daude baimendutako langileentzat, eta portuko polizia zerbitzuak eta larrialdietarako kontrol zerbitzuak lanean jarraitzen dute eguneko 24 orduetan.
Itsasontzi eta salgaien iragaiteari lotutako informazio trukeak telematikoki egiten jarraitzen dira, e-puertobilbao plataformaren bidez. Halaber, interesdunek Portuko Agintaritzan idatzi edo eskaeraren bat aurkeztu nahi badute, gure Egoitza Elektronikoa erabil dezakete. Agindu berria eman arte, Erakunde honen prozedurak bideratzeko epeak eten egin dira.
Portu elkarteko enpresa gehienek, Portuko Agintaritzak bezala, telelanaren alde agertu dira, langileak bere ohiko lana egiteko bertan egotea beharrezkoa ez den kasu guztietan. Horregatik eta prebentzio neurriak bermatzeko,
Portuko Agintaritzako bulegoak itxita ergongo dira kanpoko guztientzat. Edozein galdera edo zalantzarako, bezeroek eta hornitzaileek telefogunera deitu dezakete (94 4871200), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara.