Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluaren 2019ko abenduaren 12ko bileran, Bilboko Portuan ontziak kontsignatzeko merkataritza-zerbitzua emateko baldintza berezien pleguari dagozkion aurrekarien berri eman da. Plegua, hain zuzen, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko urriaren 5eko ebazpenaren bitartez onetsi zen eta 2017ko abenduaren 13ko ebazpenaren bitartez aldatu zen. Horrez gain, aipatutako pleguaren aldaketa puntuala egiteko proposamenaren edukien berri eman da, Bilboko Portuan baimendutako ontzien kontsignazio-eragileen erroldan publizitate eta gardentasun gehiago gehitzeko eta gaiaren inguruko legegintzako berritasunen hobekuntza teknikoa lortzeko, bestek beste, martxoaren 8ko 131/2019 Errege Dekretuari, urriaren 1eko 39/2015 Legeari eta azaroaren 8ko 9/2017 Legeari dagokienez. Honako hauetan egin dira aldaketak: indarrean dagoen aipatutako pleguko 2, 6, 8 eta 10 kapituluak. Hori dela eta, horri jarraikiz, Bilboko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluak, 2019ko abenduaren 12an egindako bileran, hauxe ebatzi du aho batez:
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile esperientziarik onena eskaintzeko.
Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.
Pribatutasun orrietan eta cookietan duzu informazio guztia.