epuertobilbao plataforma telematikoak balio erantsiko zerbitzuak garatzen eta ezartzen jarraitzen du, portuko eragiketei lotutako informazio-trukeak sinplifikatzeko eta errazteko.
Bertsio berria ekainaren 8az geroztik dago martxan, eta Bilboko Portuan pisu egiaztatua jakinarazteko dagoen prozedurara egokitu ditu lehendik dauden zerbitzuak. Prozedura hori Nazioarteko Itsas Erakundeak SOLAS hitzarmenean —itsasoan giza bizia segurtatzeko nazioarteko hitzarmenean— egin dituen zuzenketak betetzeko adostu da, eta bat dator kontainerren masa gordina egiaztatzeari buruz Merkataritzako Nabigazioak maiatzaren 31n emandako ebazpenarekin.
Zirkuitu dokumental hauek eguneratu dira: kontainerren onartze-agiriak eta esportazio-kargen zerrenda. Biak kontsignatarioek terminaletara bidali beharreko komunikazioei buruzkoak dira.
Prozeduari eta mezuei buruz informazio gehiago