Landetako irteerako egitura batean Portuko Agintaritzak burutuko dituen obrengatik, trafikoan zenbait eragin egongo dira.
- Ugaldebietako biribilgunetik Landetako irteerara arteko bidea moztuta geratuko da.
- Landetatik Ugaldebietako biribilgunera arteko garraio berezientzako aurkako norabideko sarbidea moztuta geratuko da.
- Ugaldebietako biribilgunetik Bizkaia eta Reina Victoria kaietara arteko lotura moztuta geratuko da, horretarako Lotura Kaira eta RV1 biltegira bi zentzuko bide paraleloa irekiko da.
Afektazio hauen gutxi-beherako iraupena 5 hilabetekoa izango da, abuztuaren 27an, osteguna, hasiera izanik, trafikoaren ohiko funtzionamendua errazteko beharrezkoa den seinaleztapena momentu guztietan mantenduz.