Europa Atlantikoko eremuak xurgatzen du Bilboko portuko salgaien joan-etorrien erdia.
Entrega-denbora onenak eta lurreko aukera ordezkatzeko kostu lehiakorrenak bermatzen ditu Bilboko Portuak, oso kokaleku estrategikoa eta komunikazio-sare ezin hobea baititu. Horretaz gain, aduana- eta administrazio-tratamendu espezifikoa eta erraza ere bermatzen ditu.
Shortsea shipping (SSS) deritzo Europako kai batetik bestera salgaiak eta bidaiariak garraiatzeari, bai eta kai horietatik Mediterraneo itsasoko, Itsaso Beltzeko eta Baltikoko herrialdeetara, Norvegiara eta Islandiara salgaiak eta bidaiariak garraiatzeari ere, eta alderantziz.
Europako Batzordeak SSS-aren aldeko apustu irmoa egin du, garraio-sistema iraunkorragoa lortzeko.
Itsasoko autobideak – bideragarritasuna, errentagarritasuna eta entrega-epeak kontuan hartuta, bi porturen arteko ibilbiderik onena, errepidez egindako ibilbide berarekiko – Europar Batasunak sustatuta sortu ziren, errepideko garraioaren kostu handiei eta ingurumen-arazoei aurre egiteko helburuarekin.
Shortsea Shipping-eko beste zerbitzu batzuekin alderatuta, errepideko garraioaren eskaintza antzekoagoa dute.
Hainbat erakundek egindako azterketen arabera, itsasoko autobideek abantaila handiak eskaintzen dizkiete garraiolariei errepidearekin alderatuta; esaterako, distantziak laburtzea eta gastu orokorretan aurreztea –(% 6,7 eta % 18 artean).