Trenez, berriz, Bilboko Portuak zuzeneko lotura du estatuko sarearekin, eta horren bidez, Europarekin eta Portugalekin. Halaber, tokiko sareetarako sarbidea du.
Bilboko Portua Europako autobide-sareari lotuta dago. Zenbait hiritarako zuzeneko sarbidea du, Madrilerako, esaterako, eta beste hiri-ingurune askorekin ere lotzen da. Kamioi batek lau ordu baino gutxiago behar ditu Bilbotik Madrilera joateko.
- A-8 autobidea hartuta, Bilboko Portutik Bordelera joan daiteke, eta kontrako noranzkoan, Kantaurialdeko hirietara, (Santanderrera edo Gijonera, esaterako), eta Gaztelako iparraldeko hirietara
- A-68 autobideak Zaragozarekin eta Bartzelonarekin lotzen du Portua
- A-1 autobideak Madrilekin lotzen du, eta Madrilek, Lisboarekin eta Espainiako hegoaldeko hiriekin
Arku Atlantikoan, bere instalazioetara salgaiak sartzeko edo handik ateratzeko trena gehien erabiltzen duen portua da Bilbo. Egunero, tren ugari sartzen edo ateratzen dira Bilboko salgaien geltokitik, Madril, Bartzelona, Valencia, Sevilla, Burgos, Zaragoza, Gasteiz, Huesca, Errioxa, Nafarroa, Murcia eta Guadalajara. Horretaz gain, portuko instalazioetan TECO terminala eta trenak osatzeko gunea ere badaude. Gune horiek ezaugarri hauek dituzte:
- Azalera: 120.500 m2
- Sailkatze-geltokia: 500 eta 780 metro arteko 8 trenbide
- Karga terminala: 400 m-ko 2 trenbide
- TECO terminala: 450 m-ko 6 trenbide