Ozeanoz haraindiko merkatuak
Edukiontzien itsas zirkulazioaren hazkunde ikusgarria dela eta terminalen fisionomia asko ari da aldatzen, bolumen handiagoak errazago erabiltzeko eta edukiontziak garraiatzen dituzten ontzi berrien beharrei hobeto erantzuteko, 24.000 TEU-ko edukiera izatera iristen direnak.
Testuinguru horretan, Bilboko Portua gora ari da distantzia luzeko joan-etorrietan, bere azpiegiturek merkaturatzeko mailarik onena dutelako eta Ekialde Urrunerako itsasoko garraioa hazten ari delako.
Horretarako, azken belaunaldiko edukiontzi-instalazioak ditu, 20 metro baino gehiagoko sakonera naturalekoak, eta distantzia laburreko zerbitzu-sare handia Europako portu nagusienetara.
Horrek guztiak, Amerikarekin eta Asiako merkatuekin —batez ere, Txina eta Indiarekin— lan egiten duten ozeanoz haraindiko ontzietarako lehen mailako logistika bermatzen du.