SALGAIEN TRAFIKOA % 0,11 GEHITU DA
Bilboko Portuak 2023 itxi du 32,8 milioi tonako trafikoarekin, hau da, 2022ko datuekin alderatuta %0,11ko hazkunde metatua izan du, batez ere ontziratu gabeko salgai likido eta solidoen trafikoan oinarritua.
Termino absolutuetan, gehien hazten diren trafikoak gasolioa, zerealak, eraikuntzako materialak, bioerregaiak, soja-babak eta pentsua eta bazkak dira. Beste aldean, petrolio gordina, fuel-olioa, produktu kimikoak, edariak, zementua eta klinkerra, papera eta pasta dira gehien jaisten direnak.