Bilboko Portuko Agintaritzak, ekonomia garbiagoa eta jasangarriagoa lortzeko ezarritako ingurumen-helburuen barruan, ohiko argi-puntuetatik 1.386 kendu ditu, eta, haien ordez, LED teknologiako argi eraginkorrak jarri ditu. Horrez gain, web-sarbidea duen software bat ezarri du, 1.386 argi-puntu horietako bakoitza ustiatzeko eta mantentzeko. Aldaketa horiei esker, % 75 aurrezten da, egungo kontsumoarekin alderatuta.
Inbertsioaren kostu osoa 1.559.775 eurokoa da, eta Europar Batasunak finantzatu du % 50 (779.887 €), karbono gutxiko ekonomia baten aldeko “ESKUALDE-GARAPENEKO EUROPAKO FUNTSEN (FEDER)” bidez.